Galerianoaren kantua (исполнитель: Pantxo eta Peio)
Kantatzera nihazu alegera gabe, ez baitut probetxurik, tristaturik ere; nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe, sekulakotz galerak enetako dire. Mila zortzi ehun ta hamabortzgarrena, ni Ahazparnen preso hartu nindutena; Plumagaineko premu, orok dakitena, galeretan higatu beharko naizena. Ala, zorigaitzeko premu izaitea! Harek eman baiteraut betikotz kaltea; aitari galde eginik sortzeko partea, galeretan eman nau, hauxe duk dotea! Ene aita da gizon kontsideratua, semia galeretan du segurtatua; nun-nahi otoitzean, belaunikatua, saindu iduri, [bad word] madarikatua! Ene lehen ikusia, Kadet Bordaxuri [bad word] bat banuke galdatzeko zuri: Ongi adreza zaite ene arrebari Ene saltzeko zonbat ukan duen sari? Aita aitzinean ta arreba ondoko Osaba burjes hori [bad word] fornitzeko Ez ordian enetzat bost sei liberako Galeretan bederen leher egiteko!